Edukira joan

Real Murcia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Real Murcia
Datuak
Motafutbol-kluba
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Kide kopurua103 (2014)
LigaLehen Federazioa
EstadioaEstadio Nueva Condomina (en) ItzuliMurtzia
38°02′32″N 1°08′41″W / 38.0422°N 1.1447°W / 38.0422; -1.1447
 31.179
Agintea
ZuzendariaAsier Goiria
EntrenatzaileaPablo Alfaro Armengot (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1919
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
webgune ofiziala
1929 urteko taldea.
Real Madrilen aurkako partida.

Real Murcia Club de Fútbol futbol talde murtziarra da, 1908an sorturikoa.

Espainiako futbol ligako bigarren mailan ohiko taldea izan da, 52 denboralditan jokatu du, Espainiar Estatuan maila honetan gehien aritu den taldea da. Honetaz gain 18 denboraldi ere egin ditu lehen mailan. Liga hau gehienetan irabazi duen taldea ere bada, 8 aldiz hain zuzen ere.

1908an sortua dela uste da, Antonio Aullón idazlearen lanetan agertzen baita, baina paperetan 1919an eratua dela dirudi. 1920 urtean Levante FC de Murcia izenarekin Levanteko Futbol Federazioan eman zuen izena. 1924 urtean Alfonso XIII.ak Errege titulua eman eta gaurko Real Murcia izena hartu zuen.

Liga sortu zenean Real Murcia hirugarren mailan ezarria izan zen. 1940an Lehen mailara igotzea lortu zuen eta urte hartan Real Madrid taldearen aurkako partida irabazi bazuen ere azken postuan gelditu eta maila galdu zuen. Hurrengo urtean FC Barcelona taldearen aurka play-offa jokatu baina katalanak mantendu ziren lehen mailan. 1944ean igo zen bigarren aldiz eta urte hartan Errege Kopan final aurrekoetara iritsi zen.

Hurrengo hamarkadetan bi mailen artean aritu zen eta igogailu taldea ezizena jaso zuen. 1970an hirugarren mailaraino jaitsi zen eta klubak aldaketa sakonak egin zituen. José Moreno Jiménez presidente bihurtu eta honek taldea lehen mailara itzuli zuen 1973an.

80ko hamarkada bikaina izan zen taldearentzat sei urte egin baitzituen lehen mailan. 90eko hamarkada ordea beltza izan zen, krisi instituzionala eta soziala bizi izan zituen eta hirugarren mailan aritzea ere tokatu zitzaion 1995-96 denboraldian.

1998an gaur egungo presidentea den Jesús Samper presidente bihurtu eta taldea bigarren mailan egonkortu du. Ez hori bakarrik, 2002an Lehen mailara igo zen bai eta 2012an ere. Bi aldietan urte bakarra egin zuen goren mailan. 2006an estadio berria inauguratu zuen, Nueva Condomina.

2012-13 denboraldian bigarren mailako 19. postuan gelditu zen. Jaistea tokatzen zitzaion baina CD Guadalajara jaitsi arazi zuten diru zorrengatik eta Real Murcia mantendu egin zen. 2014an ordea laugarren postuan bukatu zuen arren bigarren B mailara jaitsiarazia izan zen aurkeztu beharreko abala aurkeztu ez izanagatik. Auzia epaitegietara eraman zuen arren ez zuen mantentzearen helburua lortu.

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1919-1920
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1920-1946
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1946-1964
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1964-1973
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1973-tik
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2022
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020-2022

2024-25 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 18
  • Denboraldiak 2. mailan: 53
  • Denboraldiak 2. B mailan: 13
  • Denboraldiak Lehen maila RFEFn: 3
  • Denboraldiak Bigarren maila RFEFn: 1
  • Denboraldiak 3. mailan: 4
  • Ligako posturik onena: 11.a Lehen mailan (1944-45, 1945-46, 1983-84, 1986-87)

Azken urteetako ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea # Maila Postua Errege Kopa
1999-00 3 Bigarren B maila 2.a -
2000-01 2 Bigarren maila 13.a 1/16
2001-02 2 Bigarren maila 15.a 1/64
2002-03 2 Bigarren maila 1.a 1/4
2003-04 1 Lehen maila 20.a 1/32
2004-05 2 Bigarren maila 12.a 1/64
2005-06 2 Bigarren maila 16.a 2. itzulia
2006-07 2 Bigarren maila 3.a 2. itzulia
2007-08 1 Lehen maila 19.a 1/32
2008-09 2 Bigarren maila 14.a 1/32
2009-10 2 Bigarren maila 20.a 1/32
2010-11 3 Bigarren B maila 1.a 1/32
2011-12 2 Bigarren maila 18.a 2. itzulia
2012-13 2 Bigarren maila 19.a 2. itzulia
2013-14 2 Bigarren maila 4.a* 2. itzulia
2014-15 3 Bigarren B maila 2.a (IV multzoa) 2. itzulia
2015-16 3 Bigarren B maila 2.a (IV multzoa) 1. itzulia
2016-17 3 Bigarren B maila 2.a (IV multzoa) 1. itzulia
2017-18 3 Bigarren B maila 3.a 1/16
2018-19 3 Bigarren B maila 11.a 2. itzulia
2019-20 3 Bigarren B maila 8.a 2. itzulia
2020-21 3 Bigarren B maila 6.a/4.a
2021-22 4 Bigarren maila RFEF 3.a (V multzoa)
2022-23 3 Lehen maila RFEF 6.a 1. itzulia
2023-24 3 Lehen maila RFEF 7.a 1. itzulia
2024-25 3 Lehen maila RFEF 1. itzulia
  • 2013-14an laugarren gelditu arren diru arazoengatik jeitsiarazia izan zen.
  • Posturik onena: 11.a 1944-45, 1945-46, 1983-84 eta 1986-87 denboraldietan.
  • Txapelduna (8): 1939-40, 1954-55, 1962-63, 1972-73, 1979-80, 1982-83, 1985-86, 2002-03.
  • Txapelduna (1): 2019-20

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]